Joan den asteko ostiralean, abenduak 11, hitzaldi bat eman zuen EHUko Zientzia eta Teknologien fakultateko paraninfo gelan. Orokorrean, interneti buruz hitz egin zuen, baina batez ere sare erraldoi honetako pirateriaren inguruan aritu zen.
Hitzaldiaren hasieran, Bravo hizketan hasi eta batera, "aaaii amaaa!" esan nuen nire barnerako. Oso tipo aspergarria zirudien bere seriotasun aurpegi horrekin, baina denbora aurrera zijoan einean, kazetariak izango garenontzako oso gai interesgarriak jorratzeaz gain, barre pila bat egiteko eaukera izan genuen bere ironia kusuari esker.
Pirateriaren aurkako operazio baten inguruan mintzatu zen, horri buruzko hainbat datu, bideo eta gertakizun umore kutsu batekin iradokiz. Jendeak, benetan gertaturiko pasarte hori, nolako ekintzekin alderatzen duen aipatu zuen, harriturik utzi gintuelarik. Adibidez, internetetik abesti bat deskargatzea eta delitu bat parekatzea, antzeko zigorrak ezartzen omen zaizkie zerikusirik gabeko bi ekintza horiei.
Horretaz aparte, jendeak internetarekiko dauzkan irudi kontrajarriei buruz hitz egin zuen, adibidetzat hainbat titular aipatuz. Alde batetik, interneta zerbait positiboa dela onartzen dutenak daudela esan zuen, baina beste aldea izan zen bera gehien harritu zuena. Interneta suntsikorra den zerbait dela uste dutenek harritzen dute Bravo jauna, honek erakutsitako titularretan argi eta garbi agertzen zen ikuspuntu hori. "Internet mata", "Drogas, alcohol e internet"...mota honetakoak ziren titular horiek.
Bukatzeko, oso hitzaldi mamitsua iruditu zitzaidala esan beharra daukat, lehen aipatu bezala, kazetaritzako ikasleoi kazetaritza mundura gehiago hurbiltzeko, beharrezkoak zaizkigun datuak eta informazioa eman baitzituen.
Hona hemen egun hartan atera nuen argazki bat: ezkerrean hitzaldia aurkeztu zuen pertsona; eskuinean David Bravo:

2009ko Abenduaren 14a; Iraitz Madariaga, Lekitton


No hay comentarios:
Publicar un comentario