viernes, 8 de enero de 2010

GORPUTZA GURTZEN DUTEN IRAGARKIAK DEBEKATU DITUZTE

Madrilen ikus-entzunezko Lege Orokorra onartu onartu zuten atzo bertan, gorputza gurtzen duten iragarkiak debekatzearen legea, hain zuzen ere.

Pilo bat zuzenketa egin dituzte lege horri dagokiola, horien artean PSOEk ezarri duen berrikuntza bat, hain zuzen ere. PSOEk, 06:00tatik 22:00tara produktu argaltzaile, kirurgia estetiko eta estetika eta tratamenduen iragarkiak ematea galaraztea proposatu zeun, proposamen hori onartua izan delarik.

Lege berri honen helburua, iragarki mota hauek nerabeen artean sor ditzaketen arazoak sahiesteko neurriak hartzea da batez ere, eta ahal izanez gero, horrelako publizitatea murriztea.

Lege honen beste artikulu bat, zorizko jokoetan oinarritutako programak goizaldeko 01:00tatik 05:00etarainoko tarte horretan bakarrik emititzea da. Puntu hau, CIUk proposatu zeun, eta gehiengoak onartu zuenez, bada, hor dirau, legearen puntu bezala.

Oso gustagarri egin zait gaur klasera etorri eta albiste hau irakurtzea. Nerabeek jasaten dituzten elikagaiekiko arazo asko, mota honetako publizitateak sortzen dituen estereotipo eta "gorputz perfektuen" irudiak zeintzuk diren inposatzen dituztelako gertatzen dira, beraz, iragazki horiek saihestuz, arazo horiek murriztea posibleagoa litzateke.

Nazkatuta nago teelbistan zerbait ikusten nagoela, iragarkien tartea iritsi eta irribarre, aurpegi ea gorputz perfektuak lortzeko produktuak ikusteaz.

Ea noiz den bakoitza garen bezalakoak garela onartzen hasten garen garaia...



Iraitz Madariaga

viernes, 25 de diciembre de 2009

LEKITTOKO BERBAK 2

Kaxio berriro ere!!
Atzo esan bezala, Lekittoko berba gehiagorekin nator gaur. Onomatopeiak jorratuko ditut oraingo honetan.
Has gaitezen ba!!

BLAUST-EGIN:
-Zarata hau pertsona edo gauza bat bete-betean lurrera erortzean ateratzen dena da.

BUNPAZUA:
-NOrmalean atea indarrez ixtean sortzen den zarratagatik esaten da. Zarata handia da, belarriko mina emateko bestekoa.

DANDARREZ:
-Zerbaitek pisu handia duelako, edo gogo gabe eramatean, arrastaka eroaten denean.

DGRANGA-DRANGA/DRANGADIA:
-Gogoz edaten denean, amorru biziz, ateratzen den soinua.

DZART EGIN/DZARTAKUA:
-Kolpe bat eman edo hartzen denean ateratzen den soinuagatik esaten da.
(ikus. zartakoa)

DZAST/DZASTADIA:
-Punta zorrotzdun zenbaitekin zerbait ikutzean. Orratzak eta erleak egin dezakete dzast, adibidez.

DZI-DZA:
-Zerbait oso azkar egiteari esaten zaio, egitekoa arin bukatzeari.

KILIN-KOLO:
-Zerbait erortzear dagoenean esaten da, hagin bat adibidez.

PAL-PAL:
-Barkua oso astiro doanean ateratzen duen soinuari deritzo.

PART BOTA:
-Zerbait mespretxuz botatzen denean edo norbait alferkeriz nonbaitera botatzen denean esaten da.

TARRATADIA:
-Arropa urratzean ateratzen den soinuari deritzo.

PUTXI-PUTXI EGON:
-Diru gabe egoteari esaten zaio.

TIRRINA:
-Zilborrari deitzen zaio.

TEINKADIA:
-Zerbaiti tiratzea esaten zaio, tirakada.

TXIPLI-TXAPLA EGIN/IBILI:
-Zarata hau eskuekin zein oinekin ura jotzean sortzen dena da.

DIR-DAR:
-Bonbila bat agortzear dagoenean egiten dituen keinuak, esate baterako. Baita linterna batek kontakturen bat izatean egiten dituen argi-potentzia aldaketak ere.

DXIN-DXAUNKIA:
-Zabu edo kulunkari deitzen zaio.
Dxin eta dxaun ibili=zabuan ibili.

PURRUSTILIA:
-Globo txiki antzekoak egitea, zerbait jaten ari zarenean edo adibidez, urpekariak ur azpian daudenean ateratzen dituztenak.

Beno ba, gaurkoz nahikoa dela uste dut, banoa!!

AguUuUuUur!!

jueves, 24 de diciembre de 2009

LEKITTOKO BERBAK 1

Kaixo!!
Lekitton erabiltzen diren berben berri ematera natorkizue gaurkoan, gainontzeko euskal hizengandik bereizgarriak diren horiei buruz, hain zuzen.

APATX:
-Mojojoia, itsaski klase bat
-Animalien oin azpiak

ATEZUAN:
-Pertsona bat ezinetan dabilenean, estu dagoenean
-Barkua amarralekuari lotzen daben soka tentsioan dagoenean, apurtzeko zorian dagoenean

ATOAN:
-Erremolkean zerbait eraman

DZANGA EGIN:
-Uretara buruz-behera salto egitea

DZPART:
-Uretara hankaz behera salto egitea

DZINGO:
-Uraren sakonera txikiari deitzen zaio, uraren maila baxua denean

GANGIL:
-Bizitasun gabeko pertsona, arranke gabekoa. Baita gauzak ganora gutxirekin egiten dituena ere.

HARRANKILA:
-Erdarazko "ancla".

IUTA:
-Plastikozko hari zuri gogorra, arrainak harrapatzeko erabiltzen dena. Pitaren antzekoa.

MALUTA:
-Neska ederra, mundiala.

PAPARROIAK:
-Horrela deitzen diote bainujantziari Lekitton.

PALT EGIN:
-Haria puskatzea, etetea.

TOSTA:
-Batel edo potinetako jezarlekua

BRAGETERRE:
-Malizirik gabeko okerkeriak egiten dituzten haurrei deitzen zaie horrela, gauzak hankaz gora jartzean adibidez.

GUARINO:
-Pertsona apetatsua, egun batean sekulako agurra egin eta beste batean kasurik ere egiten ez duena.

KANKAILU:
-Handia eta ibilkera baldarrekoa den pertsonari esaten zaio

KARDAI:
-Zorte txarra ematen duen pertsona.

MOSUMERKE:
-Muxuak erraz ematen dituenari esaten zaio, arrazoi barik muxuak emateko oihitura duenari

MIZKINO:
-Gutxi jaten duen pertsona.

TAKET:
-Kirolen baten, batez ere futbolean, txarra denagatik esaten da.

TXATXAL:
-Zentzu gabeko gauzak, ganoragabekeriak esaten dituena.

TXATXAR:
-Tamainuz txikia denari esaten zaio.

TRAGANARRUA:
-Erdarazko "remolino"

Hau izan da guztia gaurkoz, hurrengoan berba gehiagorekin etorriko natzaizue, oraindik asko falta zaizkit zuei erakusteko eta!!

Aguuur!!

jueves, 17 de diciembre de 2009

NABARRALDE LANA

Hor duakazue nik eta Arantxa Arozenak egin dugun Nabarralde lana. Nafarroa Oinez da guk ariketa hau jorratzeko aukeratu dugun gaia.
Espero dut gustatzea!!

lunes, 14 de diciembre de 2009

DAVID BRAVOREN HITZALDIA

"Nor ote da David Bravo?" pentsatuko duzue zuetariko batzuek. Ba ez dakizuenentzako, David Bravo creative commonseko lizentziaren abokatu defentsorea da.

Joan den asteko ostiralean, abenduak 11, hitzaldi bat eman zuen EHUko Zientzia eta Teknologien fakultateko paraninfo gelan. Orokorrean, interneti buruz hitz egin zuen, baina batez ere sare erraldoi honetako pirateriaren inguruan aritu zen.

Hitzaldiaren hasieran, Bravo hizketan hasi eta batera, "aaaii amaaa!" esan nuen nire barnerako. Oso tipo aspergarria zirudien bere seriotasun aurpegi horrekin, baina denbora aurrera zijoan einean, kazetariak izango garenontzako oso gai interesgarriak jorratzeaz gain, barre pila bat egiteko eaukera izan genuen bere ironia kusuari esker.

Pirateriaren aurkako operazio baten inguruan mintzatu zen, horri buruzko hainbat datu, bideo eta gertakizun umore kutsu batekin iradokiz. Jendeak, benetan gertaturiko pasarte hori, nolako ekintzekin alderatzen duen aipatu zuen, harriturik utzi gintuelarik. Adibidez, internetetik abesti bat deskargatzea eta delitu bat parekatzea, antzeko zigorrak ezartzen omen zaizkie zerikusirik gabeko bi ekintza horiei.

Horretaz aparte, jendeak internetarekiko dauzkan irudi kontrajarriei buruz hitz egin zuen, adibidetzat hainbat titular aipatuz. Alde batetik, interneta zerbait positiboa dela onartzen dutenak daudela esan zuen, baina beste aldea izan zen bera gehien harritu zuena. Interneta suntsikorra den zerbait dela uste dutenek harritzen dute Bravo jauna, honek erakutsitako titularretan argi eta garbi agertzen zen ikuspuntu hori. "Internet mata", "Drogas, alcohol e internet"...mota honetakoak ziren titular horiek.

Bukatzeko, oso hitzaldi mamitsua iruditu zitzaidala esan beharra daukat, lehen aipatu bezala, kazetaritzako ikasleoi kazetaritza mundura gehiago hurbiltzeko, beharrezkoak zaizkigun datuak eta informazioa eman baitzituen.

Hona hemen egun hartan atera nuen argazki bat: ezkerrean hitzaldia aurkeztu zuen pertsona; eskuinean David Bravo:
























2009ko Abenduaren 14a; Iraitz Madariaga, Lekitton

martes, 1 de diciembre de 2009

EGIZU IRRIBARRE



Egizu irribarre...


Lagun baten begiradak zurearekin bat egitean...egizu irribarre!

Haur txiki baten irribarrea ikustean... egizu irribarre!

Aspaldiko lagunekin oroitzean... egizu irribarre!

Maite duzun horren ahotsa entzutean... egizu irribarre!

Ezezagun batek irribarre egitean... egizu irribarre!

Kafearen zapore goxoak zure mihia laztantzean...egizu irribarre!

Nahiz eta eguna iluna izan... egizu irribarre!

Gustuko duzun abesti hori barruraino sentitzean... egizu irribarre!

Zerbait oroitarazten dizun usain bat nabaritzean... egizu irribarre!



Ez da rrazoirik behar bizitzari irribarre eder bat oparitzeko, egizu irribarre ahal duzun guztietan!!


IRAITZ MADARIAGA

domingo, 29 de noviembre de 2009

IKUSGARRIA BENETAN


Epa denoi!!
Argi dago, goiko argazkiagatik, zeri buruz hitz egingo dizuedan gaur, ezta? Lekittoko Andra Mari basilikaren inguruan.

Lekittoko eraikin ikusgarrienetakoen artean, lehenik eta behin aipatu beharreakoa, Andra Mariren Zeruratzea basilika da, zalantza izpirik gabe. Bizkaiko gotiko berantiarraren barruan, mugarri garrantzitsua da basilika hau. Alde batetik, bere kanpoaldeko eskultura kantitatea eta arkonaden edertasuna direla eta, eta bestetik, barrualdean dagoen erretablua, kupulaz hornituriko sabai ikusgarria eta beste hainbat eta hainbat eskultura miragarriak direla eta.

Baina basilika gotiko honen elementurik azpimarragarrienak, goikaldean dauzkan arkuak, arbotanteak eta bere hiru kupula ikusgarriak dira. Ondoko argazkian argi nabarmentzen dira aipatutako elementuak:

Aragazki honetan, ez dira hiru kupulak hain argi ikusten, baina goitik ateratako argazki batean erraz ezberdinduko lirateke. Basilika barruan sartuz gero, azkar nabaritzen dira eraikinak daukan distribuzioagatik.








Hona hemen aipatutako erretabluaren argazki bat:

Ehundaka eskultura ñimiñoz osaturiko erretablu honek, Maria birginaren kontakizun bat ilustratzen du, erliebedun komiki bat balitz bezala.
Espainia mailako erretablurik garestiena da. Izugarria izan omen zen honen kostua, ez baitzen osorik sortu, zati edo istoritxoaren pasarte bakoitza bere aldetrik egin eta gero, bakoitza bere ordenak ipiñi zuten. Oso lan handia behar izan zen guztia bat egiteko.
Zehaztasun guztiak dauzka zainduta, iradokitzen duen edertasuna begibistan uzten duelarik.
Guzti horrengatik izendatu zuten Espainia mailan hirugarren erretablorik ederrena.

Lekitto bisitatuz gero, bai edo bai ikusi beharrekoa da, dudarik gabe!!




Aste Santuetan, basilika barruko eskultura batzuk ateratzen dituzte prosezioetan. Egun horretarako, goitik behera garbitzen dituzte aterako dituzten guztiak; zerbait gaizki badaukate berriro pintatzen dituzte, barnizatu...detaile guztiak zaintzen dituzte aterako dituzten egunean ahalik eta ederren egin daitezen.

Gainera, oraindik ere ohitura den ospakizun bat egiten da, eta Lekitto da egiten duen leku bakarra. Mingorri izeneko dragoi baten istoritxo bat dago, batzuek diotenez, zorte txarra uxatzeko asmatu zuten lekeitiarrek. Baina hau ez da dragoi horren inguruan dagoen teoria bakarra, beste batzuk ere badaude, baina ez dago bateratua den bat ere ez. Gauza bakar batean daude ados; inorek ez daki noiz asmatu zen. Ba Mingorri eskulturatxo bat da, eta Aste Santuetan bakarrik egiten diren gomazko karameluak haren mihi luzean itsasteko ohitura dago.
Hau izan da guztia lagunok!!
Gustatu zaizuelakoan...


Iraitz Madariaga