Kaixo!!
Lekitton erabiltzen diren berben berri ematera natorkizue gaurkoan, gainontzeko euskal hizengandik bereizgarriak diren horiei buruz, hain zuzen.
APATX:
-Mojojoia, itsaski klase bat
-Animalien oin azpiak
ATEZUAN:
-Pertsona bat ezinetan dabilenean, estu dagoenean
-Barkua amarralekuari lotzen daben soka tentsioan dagoenean, apurtzeko zorian dagoenean
ATOAN:
-Erremolkean zerbait eraman
DZANGA EGIN:
-Uretara buruz-behera salto egitea
DZPART:
-Uretara hankaz behera salto egitea
DZINGO:
-Uraren sakonera txikiari deitzen zaio, uraren maila baxua denean
GANGIL:
-Bizitasun gabeko pertsona, arranke gabekoa. Baita gauzak ganora gutxirekin egiten dituena ere.
HARRANKILA:
-Erdarazko "ancla".
IUTA:
-Plastikozko hari zuri gogorra, arrainak harrapatzeko erabiltzen dena. Pitaren antzekoa.
MALUTA:
-Neska ederra, mundiala.
PAPARROIAK:
-Horrela deitzen diote bainujantziari Lekitton.
PALT EGIN:
-Haria puskatzea, etetea.
TOSTA:
-Batel edo potinetako jezarlekua
BRAGETERRE:
-Malizirik gabeko okerkeriak egiten dituzten haurrei deitzen zaie horrela, gauzak hankaz gora jartzean adibidez.
GUARINO:
-Pertsona apetatsua, egun batean sekulako agurra egin eta beste batean kasurik ere egiten ez duena.
KANKAILU:
-Handia eta ibilkera baldarrekoa den pertsonari esaten zaio
KARDAI:
-Zorte txarra ematen duen pertsona.
MOSUMERKE:
-Muxuak erraz ematen dituenari esaten zaio, arrazoi barik muxuak emateko oihitura duenari
MIZKINO:
-Gutxi jaten duen pertsona.
TAKET:
-Kirolen baten, batez ere futbolean, txarra denagatik esaten da.
TXATXAL:
-Zentzu gabeko gauzak, ganoragabekeriak esaten dituena.
TXATXAR:
-Tamainuz txikia denari esaten zaio.
TRAGANARRUA:
-Erdarazko "remolino"
Hau izan da guztia gaurkoz, hurrengoan berba gehiagorekin etorriko natzaizue, oraindik asko falta zaizkit zuei erakusteko eta!!
Aguuur!!
Munduko osasun erakundeak a gripearen gestioa inbestigatuko du
-
Kaixoooo!!
Geurearekin jarraituz, gaur mundu mailako albiste batekin gatoz. Noski, a
gripearen ingurukoa.
Munduko osasun erakundeak, a gripearen epidemiar...
Hace 16 años


Aupa Iraitz.
ResponderEliminarLehenik bloga oso polito eta interezgarri dagoela lekittarrentzat.
Ni iñoiz ziñatuta nago webean "barragetas" edo antzekoa.
MALUTA hitzari buruz natorkizu hizketan. Neska ederra, mundiala. Horrela definatzen dozu.
Arrantzale izan naiz Lekitton eta maluta arto bizarrakin egindako zerbait zan arrantzarako. Neskiari maluta edarra ezaeran pubisa bururatzen zan bizarrak gaitik, loaldi bat beraiekin bururatzen zan. Hau dana da beti nik usten nuana.
Amaitzeko nezka edar bat ez dala maluta bat bakarrik, alan eta ere definizioa ez da okerra.
Eskerrik asko.
Mamurrai
Aupa Iraitz, ostera be ni.
ResponderEliminarZergaitik neska ederra eta mundialari MALUTA dei? Ez bakarrik bizar kontua gaitik hor ezan bezala, beste gauza bat ez dotena izan kontuan, maluta atunak arrapatzeko tresna den neurrian, ba maluta ederrak atun ederrak eta ugari arrapako ditu. Bizitza kontua, itxasoko atunak eta lehorrekoak.
Eskerrik asko.
Mamurrai
BRAGETERRE:
ResponderEliminar-Malizirik gabeko okerkeriak egiten dituzten haurrei deitzen zaie horrela, gauzak hankaz gora jartzean adibidez.
Barkatuko didazu, bainan hau ez dot siñiusten.
Mamurrai