viernes, 25 de diciembre de 2009

LEKITTOKO BERBAK 2

Kaxio berriro ere!!
Atzo esan bezala, Lekittoko berba gehiagorekin nator gaur. Onomatopeiak jorratuko ditut oraingo honetan.
Has gaitezen ba!!

BLAUST-EGIN:
-Zarata hau pertsona edo gauza bat bete-betean lurrera erortzean ateratzen dena da.

BUNPAZUA:
-NOrmalean atea indarrez ixtean sortzen den zarratagatik esaten da. Zarata handia da, belarriko mina emateko bestekoa.

DANDARREZ:
-Zerbaitek pisu handia duelako, edo gogo gabe eramatean, arrastaka eroaten denean.

DGRANGA-DRANGA/DRANGADIA:
-Gogoz edaten denean, amorru biziz, ateratzen den soinua.

DZART EGIN/DZARTAKUA:
-Kolpe bat eman edo hartzen denean ateratzen den soinuagatik esaten da.
(ikus. zartakoa)

DZAST/DZASTADIA:
-Punta zorrotzdun zenbaitekin zerbait ikutzean. Orratzak eta erleak egin dezakete dzast, adibidez.

DZI-DZA:
-Zerbait oso azkar egiteari esaten zaio, egitekoa arin bukatzeari.

KILIN-KOLO:
-Zerbait erortzear dagoenean esaten da, hagin bat adibidez.

PAL-PAL:
-Barkua oso astiro doanean ateratzen duen soinuari deritzo.

PART BOTA:
-Zerbait mespretxuz botatzen denean edo norbait alferkeriz nonbaitera botatzen denean esaten da.

TARRATADIA:
-Arropa urratzean ateratzen den soinuari deritzo.

PUTXI-PUTXI EGON:
-Diru gabe egoteari esaten zaio.

TIRRINA:
-Zilborrari deitzen zaio.

TEINKADIA:
-Zerbaiti tiratzea esaten zaio, tirakada.

TXIPLI-TXAPLA EGIN/IBILI:
-Zarata hau eskuekin zein oinekin ura jotzean sortzen dena da.

DIR-DAR:
-Bonbila bat agortzear dagoenean egiten dituen keinuak, esate baterako. Baita linterna batek kontakturen bat izatean egiten dituen argi-potentzia aldaketak ere.

DXIN-DXAUNKIA:
-Zabu edo kulunkari deitzen zaio.
Dxin eta dxaun ibili=zabuan ibili.

PURRUSTILIA:
-Globo txiki antzekoak egitea, zerbait jaten ari zarenean edo adibidez, urpekariak ur azpian daudenean ateratzen dituztenak.

Beno ba, gaurkoz nahikoa dela uste dut, banoa!!

AguUuUuUur!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario