domingo, 29 de noviembre de 2009

IKUSGARRIA BENETAN


Epa denoi!!
Argi dago, goiko argazkiagatik, zeri buruz hitz egingo dizuedan gaur, ezta? Lekittoko Andra Mari basilikaren inguruan.

Lekittoko eraikin ikusgarrienetakoen artean, lehenik eta behin aipatu beharreakoa, Andra Mariren Zeruratzea basilika da, zalantza izpirik gabe. Bizkaiko gotiko berantiarraren barruan, mugarri garrantzitsua da basilika hau. Alde batetik, bere kanpoaldeko eskultura kantitatea eta arkonaden edertasuna direla eta, eta bestetik, barrualdean dagoen erretablua, kupulaz hornituriko sabai ikusgarria eta beste hainbat eta hainbat eskultura miragarriak direla eta.

Baina basilika gotiko honen elementurik azpimarragarrienak, goikaldean dauzkan arkuak, arbotanteak eta bere hiru kupula ikusgarriak dira. Ondoko argazkian argi nabarmentzen dira aipatutako elementuak:

Aragazki honetan, ez dira hiru kupulak hain argi ikusten, baina goitik ateratako argazki batean erraz ezberdinduko lirateke. Basilika barruan sartuz gero, azkar nabaritzen dira eraikinak daukan distribuzioagatik.








Hona hemen aipatutako erretabluaren argazki bat:

Ehundaka eskultura ñimiñoz osaturiko erretablu honek, Maria birginaren kontakizun bat ilustratzen du, erliebedun komiki bat balitz bezala.
Espainia mailako erretablurik garestiena da. Izugarria izan omen zen honen kostua, ez baitzen osorik sortu, zati edo istoritxoaren pasarte bakoitza bere aldetrik egin eta gero, bakoitza bere ordenak ipiñi zuten. Oso lan handia behar izan zen guztia bat egiteko.
Zehaztasun guztiak dauzka zainduta, iradokitzen duen edertasuna begibistan uzten duelarik.
Guzti horrengatik izendatu zuten Espainia mailan hirugarren erretablorik ederrena.

Lekitto bisitatuz gero, bai edo bai ikusi beharrekoa da, dudarik gabe!!




Aste Santuetan, basilika barruko eskultura batzuk ateratzen dituzte prosezioetan. Egun horretarako, goitik behera garbitzen dituzte aterako dituzten guztiak; zerbait gaizki badaukate berriro pintatzen dituzte, barnizatu...detaile guztiak zaintzen dituzte aterako dituzten egunean ahalik eta ederren egin daitezen.

Gainera, oraindik ere ohitura den ospakizun bat egiten da, eta Lekitto da egiten duen leku bakarra. Mingorri izeneko dragoi baten istoritxo bat dago, batzuek diotenez, zorte txarra uxatzeko asmatu zuten lekeitiarrek. Baina hau ez da dragoi horren inguruan dagoen teoria bakarra, beste batzuk ere badaude, baina ez dago bateratua den bat ere ez. Gauza bakar batean daude ados; inorek ez daki noiz asmatu zen. Ba Mingorri eskulturatxo bat da, eta Aste Santuetan bakarrik egiten diren gomazko karameluak haren mihi luzean itsasteko ohitura dago.
Hau izan da guztia lagunok!!
Gustatu zaizuelakoan...


Iraitz Madariaga

No hay comentarios:

Publicar un comentario