Gorka Palazio jaunak, blog honetan gure lanak eskegitzeaz aparte, gure gustukoak diren gaien inguruko sarrerak egiteko esan zigun beste egunean. Beraz gaurkoan, nire bizilekua den Lekittori buruz hitzegitera natorkizue...Lekitto (Lekeitio) Bizkaiako kostaldean aurkitzen den paraje ederreko herrixka bat dugu. Lea-Artibaiko eskualdean kokatzen da, 2 km karratu ditu eta 7.500 biztanlek osatzen dute gutxi gora-behera.
Herri eder honetan itsasoratzen da, hain zuzen ere, bere eskualdeari izena ematen dion Lea-Artibai ibaia. Ibai garden horren urek San Nikolas irla inguratzen dute Lekittoko hiru hondartzen aurretik paseatu ondoren, gero itsaso zabalarekin bat egiten dutelarik, denboraldi baterako.
San Nikolas edo Garraitz joateko, lekeitiarrek Malekoia deitzen dioten harrizko bidetxoaz baliatu zaitezkete, baina itsas-behera dagoenean bakarrik, itsasgora egonez gero ondoratuta gelditzen baita. Pena merezi du San Nikolas bisitatzeak, bertan gerra garaiko kañoien errestenak, guztiz jausita eta suntsituta dauden gotorlekuak, kobazulo ez oso sakonak eta beste hainbeste gauza ikusgarri aurkitu ditzazkezua. Gainera, Lekittoren ikuspegi panoramikoa dago irlako ikuspuntutik begiratuta, benetan miragarria den
paisaia.Padura bat ere aurkitu dezakegu hain txikia den herri polit honetan. Lea-Artibai ibaiaren Lekittorako sarreran kokatzen da eta guztiz naturala den ekosistema bat barneratzen du. Bertan, mota askotako animaliak aurkitu ditzakegu; beraien bidaia luzeetan atsedenalditxoak egiten dituzten hegaztiak, basurdeak...
Gorago aipatu dizkizuedan lekuetaz aparte, askoz ere txoko gehiago daude ikusgai Lekitton. Txoko miragarriak, txoko politak, txoko liluragarriak, txoko misteriotsuak...
Buruan betirako geldituko zaizkizun irudiak...
Egidazue eupadatxoo bat!!
Lekitton bisitatu ditzazkezuen leku gehiago gomendatzen etorriko natzaizue hurrengoan, beraz...
HURRENGORA ARTEEEEE!!!!
IRAITZ MADARIAGA


No hay comentarios:
Publicar un comentario