Hezkuntzako eragileek eta Kontseiluak jardunaldiak egingo dituzte datorren ostiralean Donostian
M. Peruarena.
Donostia
«Nabarmena da; euskararen normalizazioari eta belaunaldi berrien euskalduntzeari begira, ikastetxe barruan egindako lana ez da nahikoa». Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak horrela adierazi du irakaskuntzako eta euskalgintzako eragile askok darabilen kezka. Eta kezka horri erantzuteko, datorren ostiralean jardunaldiak egingo ditu Kontseiluak, irakaskuntzako eragileekin, Donostiako Miramar jauregian.
EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteak, Hik Hasi aldizkariak, Kristau Eskolak, Sortzen-Ikasbatuaz-ek eta Ikastolen Elkarteak lagundu dute Kontseiluaren ekimena. Txostena ere osatu dute, hainbat ikastetxetan euskararen erabilera handitzeko egiten ari diren ekimenak «bildu eta sistematizatu» ostean. Euskararen erabilera areagotzeko estrategiak eskolatik abiatuta izena eman diote txostenari, eta laster ikastetxeetara banatuko dute.
Txostena aztertuko dute ostiralean, baita Ikastolen Elkartearen hizkuntza proiektua ere. Josep Vallcorba Kataluniako Generalitateko Llenguas i Entorn Saileko zuzendari orokorrak ere hitz egingo du. Egun osoko saioa izango da, 09:15ean hasita. Izen emateko, kontseilua@kontseilua.org helbidera idazteko eskatu dute.
Udaberrian hiru eleko eredua abian jartzeko Isabel Zelaak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, adierazi duen asmoari buruz ez dutela berririk jaso azaldu dute hezkuntzako eragileek. Imanol Igeregi Ikastolen Elkarteko zuzendariak zehaztu du ikastolek badutela beren hizkuntza proiektua, eta hari eutsiko diotela. Mendigurenek, berriz, jakinarazi du biltzeko eskaera bat baino gehiago egin dizkiotela Zelaari, baina ez dutela erantzunik jaso.
Munduko osasun erakundeak a gripearen gestioa inbestigatuko du
-
Kaixoooo!!
Geurearekin jarraituz, gaur mundu mailako albiste batekin gatoz. Noski, a
gripearen ingurukoa.
Munduko osasun erakundeak, a gripearen epidemiar...
Hace 16 años


No hay comentarios:
Publicar un comentario